Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

falta dira
  1. Hasi
  2. Iruña bisitatu
  3. Ezinbestekoak
  4. Parkeak eta lorategiak
  5. Nafarroako Unibertsitatearen web gunea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Erabiltzaileen balorazioa

Baloratu

Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Parlamentuak sortu zuen, 1987. urtean. Orduz geroztik, izugarri handitu da. 10.000 ikasle baino gehiago aritzen dira Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitekto nafarrak Iruñearen hegoaldean diseinatutako campusean.

Unibertsitate Publikoaren campusak 300.000 metro koadro inguru ditu. Saenz de Oizak Sarasate pasealekuaren egitura imitatu nahi izan zuen, baita neurrietan ere: Liburutegiak Nafarroako Jauregiaren ordeak egiten ditu, eta Errektoretzak antzinako Justizia Jauregiarenak. Unibertsitatean badira departamentuetako sei eraikin, ikasgelategi bat, kafetegi bat, jantokiak, Administrazio eta Kudeaketarako egoitza eta Errektoretza.

Liburutegia da campuseko eraikinik ikusgarriena. 746 irakurketa-postu ditu, eta 225.000 liburuki. Gangak iragazi egiten du irakurketa eta kontsultarako barneko nabe erraldoia argitzen duen argia. Gainerako eraikinak alboetan kokatzen dira.

Campuseko lorategietan kontinente guztietatik ekarritako ehun zuhaitz-espezie daude. Ikasgelategitik Errektoretzarako bidean, departamentuetako hiru eraikinen artean, lorategiak daude, eta bertan espezie amerikarrak (sekuoia, akaziak, magnolioak), afrikarrak (palmondoa, Libiako izeia, Atlaseko zedroa) eta ozeaniarrak (eukaliptoak). Aurrez aurre, Liburutegiaz bestaldean, zuhaitz asiarrak (pagodetako arbola, hurrondo turkiarra) eta europarrak daude. Bada, baita ere, Nafarroako gune klimatiko ezberdinetako landareen sorta bat.

Campusa, bestalde, atari zabaleko eskultura-museo txiki bat da. Izan ere, egungo hainbat egile nafarren obrak daude bertan. Barne aldeetan dauden hiru instalazio izan ezik, gainerakoek eraikinen arteko.

Egizu orri honen gaineko balorazioa
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Mapan begiratu, monumentu garrantzitsuenak, elizak eta hirian barnako ibilbide-proposamenak ikusteko.

Mapara joan