Eguberriak: argiztapena eta giroa
Iruñeko Udalak hiriko erdigunean eta Martín Azpilcueta kalearen inguruetan eguberrietako argiztapena eta dekorazioa egiteko ardura hartzen du. Urtero, Iruñeko kale eta etorbide nagusiak argiztatzen dira, hala pasabideko guneak nola merkataritzakoak. Argiak azaroko azkeneko astetik aurrera pizten dira (normalean, azaroaren 29an pizten da, Iruñean jai eguna baita), eta Eguberriak amaitu arte egoten da piztuta.
Hona hemen argiztapena izaten duten guneak: Armada etorbidea, Oliveto kondearen kalea, Nafarroa Behereko etorbidea (Erriberri kalearen pareraino), Yanguas y Miranda kalea, Bakearen plazatik Foruen plazaraino, Sarasate pasealekua, Gurutzeko plaza, Bianako Printzearen plaza, Merindadeen plaza, Rodezno kondearen plaza, Gazteluko plaza eta Gayarre antzokiaren fatxada. Horretaz gain, argizko arkuak jartzen dira Aldez Zaharreko kale nagusietan, Zabalguneko hainbat kaletan eta Civivox zentroetan.
Dekorazioko elementuei dagokienez, pazko-loreak jartzen dira hainbat kaletan (Karlos III.ren etorbidea, Orreaga etorbidea, San Frantzisko plaza, Martin Azpilkueta kalea eta Kontseiluko plaza), eta, beste behin, 12 metro luzeko bi zuhaitz paratu dira Karlos III.ren etorbideko oinezkoendako pasabidean, eta 14 izar, Kondestablearen jauregia apaintzeko.









