Iruña bisita ezazu
12 minutuko bideoa

Mapan begiratu, monumentu garrantzitsuenak, elizak eta hirian barnako ibilbide-proposamenak ikusteko.

Ziudadelak eta hori inguratzen duen Gaztelugibel gerriko berdeak Iruñeko landare-hausporik handiena osatzen dute, eta badira, aldi berean, erreferentzia urbanistikorik garrantzitsuena ere. Arbolez eta larrez osaturiko 280.000 metro koadro dira, eta 1571 eta 1645. urteen artean Iruñearen defentsarako egin zen eraikin batean txertaturik daude. Bertako pabiloiak, lubanarroak, bastioiak, rebellinak eta glazisak toki publikoak dira gaur egun, aisia, kirol eta kulturarako erabiliak.

XIX. mendearen erdi aldeko eraikin hau Nafarroaren identitate politikoaren ikurrik behiena da egun. Eraikin multzoa José de Nagusiak proiektatu zuen, 1840. urtean; bertan dauka egoitza Gobernuaren Lehendakaritzak, bai eta hainbat administrazio-bulegok ere. Kalean, Diputazioa izenarekin ezagutzen du jendeak. Sarasate pasealekura ematen duen fatxadak José de Nagusiak egindakoa da. 1951. urteaz geroztik horma-hobietan kokaturik dauden eskulturak Fructuoso Ordunarenak dira, eta Antso VII.a Azkarra eta Antso Nagusia irudikatzen dituzte. Horrez gain, fatxadaren burualdean eskultura-multzo bat dago -hori ere Ordunak egindakoa-; bertan, Nafarroako armarria agertzen da, eta alde banatan, bi gizon: menditar bat eta Erriberako bat.